Ekonomia -

INE-ren datuak

Euskadin bakarrik jarraitzen du gorako bidean etxebizitzen prezioak

EAEn, bai lehen hiruhilekoan bai bigarrenean, % 2,8ko igoera izan zen, iazko epe bereko datuoekin alderatuta.

Etxebizitzak
Etxebizitzak
Etxebizitzak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko autonomia erkidegoen artean, Euskadin bakarrik garestitu da etxebizitzen prezioa (% 2,8) urteko bigarren hiruhilekoan, lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Estatistika Institutu Nazionalak gaur, osteguna, eman du jakitera Etxebizitzen Salneurriaren Indizea. Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik, Estatuko erkidegoetan gutxiago hazi da etxebizitzen salneurria, urtarriletik martxora arteko epearekin alderatuta.

Euskadin, bai lehen hiruhilekoan bai bigarrenean, % 2,8ko igoera izan da, iazko epe bereko datuekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, aldiz, % 1,6 hazi da Euskadin.

Etxebizitza berrien salneurria % 6,7 garestitu da, urtebeteko datuak kontuan hartuta, eta erabilitako etxebizitzen prezioa, berriz, % 1,6 garestitu da bigarren hiruhilekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Kontsumoa Etxebizitzen merkatua