Ekonomia -

Iruzkina

Euroa eta subiranotasuna

Europar Batasuneko Ekonomia ministroek bilera dute gaur, Espainiak eta Portugalek defizitaren aurka abiatutako neurriak aztertzeko.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunaren barruan aldaketa oso garrantzitsua gertatzen ari da. Sortu ahala egiten ari dira, itun berriak eta europar konstituzirik egin gabe, baina aldaketak oso garrantzitsuak dira. Batez ere, aldaketa euroa erabiltzen duten hamaseientzat da, Eurogunearentzat. Lehenengo aldia da, gobernuek euren bazkideen politika zelatatzen dutela.

Orain Europar Batzordearen lan arrunta ez da soilik defizit publikoaren muga gainditzen dutenean abisua pasatzearen lana. Orain gobernuak adi-adi ari dira aztertzen bata eta bestea zer egiten ari diren.

Horren guztiaren atzean zera dago: guztiok itsasontzi berean bagaude, hau da, euroaren ontzian, eta norbait kaskoan zuloak egiten hasten baldin bada, azkenean guztiok ondoratuko gara. Horregatik guztiok adi egon behar dugu zuloak egiten hasi denak berehala konponbideak bila ditzan.

Hori da gaur Ekofinek egingo duena, Europar Batasuneko kideen ekonomia ministroen bilerak. Zuloa estaltzeko Espainiak eta Portugalek aurkeztutako neurriak nahikoak ote diren aztertuko dute.

Euroa sortu zenean, zalantza zera zen, ea moneta bakar batek funtzionatuko zuen gobernu bat atzean izan gabe. Hamaika urtez, ondo joan da, baina krisi honek erakusten du Euroguneko politika ekonomikoen kordinazio handiagoa behar dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea