Ekonomia -
Defizita gutxitzeko plana
Zapateroren murrizketa Europan aztertuko dute
Euroguneko Ekonomia ministroek Gobernuak defizitaren kontra aurkeztu dituen neurriak nahikoak diren ikertuko dute.
Erredakzioa
Finkatze fiskala bizkortzeko eta Grezia kaltetu duen eta orain Hungariaren gainean dagoen zor krisiak Espainia kutsatu ez dezan, 2010 eta 2011rako Gobernuak onetsitako murrizketa neurri berriak aztertuko dituzte gaur Luxenburgon Euroguneko Ekonomia ministroek.
"Gure lehendabiziko ebaluazioaren arabera, Espainiarentzako eta Portugalentzako neurri berriak egokiak direla eta bi herrialdeentzako hobekuntza handia direla da. Eta urte horietarako finkatze neurriak oso garrantzitsuak dira", adierazi zuen iragan asteazkenean Olli Rehn Gai Ekonomikoen komisarioak.
Hala ere, Rehn-ek ez zuen argitu Exekutibo komunitarioak Madrili eta Lisboari merkatuak baretzeko neurri berriak eskatu ahal izango dizkion ala ez. Gainera, Komisioak ekainaren 15erarte atzeratu egin du Espainiaren aurrekontu finkatze plana.
Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministroak maiatzean aurkeztu egin zuen Espainiaren murrizketa plana Eurotaldearen eta Ecofinen bileran. Garai hartan, EBko ministroek Gobernuaren "erantzun azkarra" goretsi zuten eta erabakitako murrizketa neurriak "ausartak" zirela adierazi zuten, baina nahikoak izango diren aztertzeko denbora gehiago eskatu zuten.
Espainiako planak aurten defizita % 0,5 gehiago murrizteko asmoa du, hau da, 5.000 milioi euro, eta % 1 2011. urtean (10.000 milioi). Udatik aurrera funtzionarien soldatak % 5 gutxitzea eta pentsioa gehienen gelditzea eta jaioberri bakoitzeko diru-laguntza bertan behera uztea gehitzen du ere.