Ekonomia -

2011rako

Europar Batasunak neurri gehiago eskatu dizkio Espainiari

Ekonomia ministroek Espainiaren eta Portugalen egoera aztertuko dute uztailean, Batzordeak bi herri horien planen inguruko txostena kaleratu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia ministroek Espainiaren eta Portugalen egoera aztertuko dute berriro uztailean, Europar Batzordeak bi herri horien doitze planen inguruko txostena kaleratu ostean.

2011rako eta hurrengo urteetarako neurri osagarriak hartzeko gomendatu diete Euroguneko ministroek Espainiari eta Portugali, defizita eta zorra murrizteko eta merkatuen egoera baretzeko.

Jean-Claude Juncker Luxenburgoko lehen ministroaren eta Euroguneko presidentearen hitzetan, Espainiak eta Portugalek iragarritako neurriak "garrantzitsuak eta ausartak" dira eta "zorraren maila egonkortzen lagunduko dute dudarik gabe".

Dena den, "2011tik aurrera egonkortasuna sendotu behar da eta oinarrizko erreformek aurrera egin behar dute", azaldu du Junckerrek.

Hori dela eta, Ekonomia ministroek Espainiaren eta Portugalen egoera aztertuko dute uztailean, Batzordeak bi herri horien planen inguruko txostena kaleratu ostean.

Bestalde, Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako komisarioaren hitzetan, "Espainiako eta Portugaleko Gobernuak defizita murrizteko konpromisoa egokia da".

Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministroaren ustez, Espainiak hartutako neurriak "nahikoak" izango dira defizita murrizteko, eta EBk ez ditu neurri gehiago eskatuko.

"Lan-erreformaren eta finantza sektorearen erreforma eta kutxen berregituraketa, nahikoak izango dira", esan du Salgadok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea