Ekonomia -
EBeko Ministroen Kontseilua
Iragarritako murrizketak nahikoak izango direla uste du Salgadok
Hori erantzun dio Ekonomia ministroak Euroguneko presidenteari. 2011tik aurrera, lan-merkatua eta pentsioen sistema erreformatzeko beharra plazaratu du Junckerrek.
Erredakzioa
Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministroak defizit publikoa % 6murrizteko "beharrezkoak izango diren" neurri gehigarri guztiak hartzeko konpromisoa berretsi du. Dena den, orain arte iragarritako murrizketak nahikoak direla uste duenez, neurri gehiagorik prestatzen ari ez dela baieztatu du.
EBeko Ministroen Kontseilura (Luxenburgo) iristerakoan egin ditu adierazpen horiek Salgadok. Izan ere, Espainiak zein Portugalek 2011tik aurrera, lan-merkatua eta pentsioen sistema erreformatzea eskatzea proposatu zion EBri Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak.
Euroguneko ministroekin batera, 2010 eta 2011erako Espainiako murrizketak aztertu ostean, neurri horiek "esanguratsuak eta ausartak" zirela esan zuen Junckerrek eta 2011tik aurrera, "egituren erreforma sakontzearekin batera, finkapen handiagoa beharko dela" zehaztu zuen.