Ekonomia -

Aldundiak

Gipuzkoak errefusatu egin du Arabak proposatutako zerga igoera

Peio Gonzalez Gipuzkoako Ogasuneko diputatuak uste du Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak mahai gainean jarritako neurria "makillaje hutsa" dela eta eragin eskasa izango lukeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peio Gonzalez Gipuzkoako Ogasun diputatuak esan du Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak proposatutako zerga igoeraren kontra agertuko direla, "makillaje hutsa" delakoan eta eragin eskasa izango lukeelakoan.

Gonzalezek Batzar Nagusien Ogasun eta Finantza Batzordean egin du agerraldia Alternatibak eta EBk eskatuta eta Agirreren hitzak izan ditu hizpide. Arabako ahaldun nagusiak astelehenean iragarri zuen aztertzen ari zirela urtero 150.000 eurotik gora irabazten dutenei zergak igotzeko aukera.

Foru diputatuak gogor kritikatu du proposamena, Gipuzkoari bi milioi euroko diru-sarrera emango liokeelako eta egoera ekonomiko zailari aurre egiteko neurri "demagogoa" delako.

"Zergaren bat mugitu behar bada, izan dezala eragina zerga-bilketan", adierazi du Gonzalezek eta Ondarearen gaineko Zerga ekarri du gogora. Hala ere, "gogoeta irekita" dagoela eta "ahal den adostasun handiena" behar dela iritzi dio.

Gonzalezek ziurtatu du prozesu osoan Aldundiaren jarrera babestuko duela, hau da, "H!1eta eta EAJrena" eta dena gainerako erakundeek lotu dezaketen akordioaren "baldintzapean" geratuko dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea