Ekonomia -
Akordio politikoa
A-8ko bidesaria merkatzea aurreikusi du Bizkaiko Aldundiak
Dena den, Aldundiak kudeatzen dituen garraiobideak eta azpiegiturak "osagarriak" eta "defizitarioak" direla gogorarazi du Herri Lan eta Garraioen diputatuak.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak A-8 autobideko bidesarietan beherapenak ezartzea aurreikusi duela aditzera eman du Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen diputatuak.
EAJ, PSE-EE, PP eta EA alderdiek kanon horiek dekretu bidez barik, foru-arau bidez ezartzea adostu dute.
Bizkaiko A-8 autobideko bidesariak Europar Batasuneko (EB) irizpideen arabera erabakitzen dira. Baita egindako distantziaren, azpiegituren kostuaren, eta bestelako faktoreen arabera ere.
Garamendik azpimarratu duenez, "irizpide hauek aldatuz gero, egungo bidesariak murriztuko ditugu".
Dena den, Aldundiak kudeatzen dituen garraiobideak eta azpiegiturak "osagarriak" eta "defizitarioak" direla gogorarazi du Herri Lan eta Garraioen diputatuak. Horrenbestez, bileteen, bidesarien eta zergen ordainketei esker mantentzen dira.