Ekonomia -

Kontsumorako Prezioen Indizea

Prezioek % 0,2 gora egin dute maiatzean

Hileko gorakadan eragin handiena izan duten osagaiak arropak eta oinetakoak izan dira; izan ere, udaberri-udako denboraldia dela eta, horien tasak % 2 egin du gora.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Produktuen prezioak biltzen dituen Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,2 egin du gora maiatzean eta urtebeteko tasa hiru hamarren igo da (% 1,8an jarri da, 2008ko abendutik lortu den maila altuenean), Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) jakinarazi duenez.

Hileko gorakada horretan eragin handiena izan duten osagaiak arropak eta oinetakoak izan dira; izan ere, udaberri-udako denboraldia dela eta, horien tasak % 2 egin du gora. Garraioen eta etxebizitzen alorretan ere prezioek joera bera izan dute; ibilgailuetarako erregaien eta lubrifikatzaileen prezioek % 0,5 egin dute gora, eta berogailuetarako gasolioak, % 0,3.

Energiaren eta elikagaien prezioen gorabeherak alde batera uzten dituen azpiko inflazioa % 0,2an kokatu da, apirilean lortutakoa baino hiru hamarren gorago. Ondorioz, positiboan jarri da.

Urtebeteko tasan eragin handiena izan duten taldeen artean, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak nabarmendu dira; izan ere, horien prezioak % 1,4 jaitsi dira, apirilean baino bost hamarren gehiago.

Bestalde, KPI harmonizatuak bi hamarren egin du gora eta % 1,8an kokatu da; maiatzaren 28an aurreratutakoarekin bat dator, beraz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea