Ekonomia -
Gobernu bilera
Murrizketa neurriak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak
Langile publiko guztien soldata murrizketak jasotzen dituen lege-proiektua ekainaren 17an eta 24an bozkatuko dute.
Erredakzioa
Euskadiko Aurrekontu Orokorren legea aldatzeko lege-proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Defizit publikoa murrizteko neurriak biltzen ditu horrek.
Gaur bertan bidaliko dute testua Eusko Legebiltzarrera, beraz, asteartean, ekainaren 15ean tramitatuko dute Legebiltzarrean eta ekainaren 17an eta 24an eztadaidatu eta bozkatuko dute.
Langile publiko guztien (goi-kargudunak, funtzionarioak, aldi baterako langileak, enpresa eta sozietate publikoetako zuzendariak) soldata murrizketak jasotzen ditu lege-proiektuak.
Mailaren araberako murrizketak egingo ditu Jaurlaritzak, hain zuzen, urtean % 0,98 eta % 5 bitartean murriztuko dituzte soldatak.
Exekutiboaren esanetan, soldaten murrizketa handienak ez dira hilero aplikatuko baizik eta, Gabonetako aparteko ordainsarian, horrela "soldaten % 5eko murrizketaren helburua bermatuko da".