Ekonomia -

Lan erreforma

CCOOk eta UGTk gaur iragarriko dute greba orokorraren data

Baliteke irailaren 29rako deitzea, egun horretan mobilizazioak egingo baitituzte Europako hainbat herrialdetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Lezcano CCOOko Komunikazio arduradunak baieztatu egin du greba orokorra deituko dutela Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka protesta egiteko, eta data eta mobilizazio estrategia gaur, asteartea, jakinaraziko dituztela gaineratu du.

CCOOren Konfederazio Batzordea bildu egin da, Gobernuak ostiralean igorritako erreforma proposamena aztertzeko.

Erreforma asteazkenean onartuko du Exekutiboak.

Lezcanok azaldu duenez, sindikatuek greba deitu beharra daukate, sindikatuen papera zalantzan jartzeko "interesak" daudela ohartu baitira.

Iraila edo urria

Greba orokorrak ez du data finkorik, baina udaren ostean izatea litzateke, UGT eta CCOO sindikatuetako iturriek azaldu dutenez. "Seguruenik greba irailean edo urrian izango da", adierazi dute iturriek.

Antza denez, irailaren 29 izan liteke aukeratutako data, egun horretan Europako Sindikatuen Konfederazioak (ESK) mobilizazioak egingo baititu zenbait herrialdetan. Sindikatuen arabera, "greba orokor bat prestatzeko 20 egun edo hilabete bat beharrezkoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea