Ekonomia -

Ekainak 29

Greba deitzea "dagoen aukera bakarra" dela esan dute sindikatuek

Adolfo Muñozen (ELA) esanetan, "erasoak izaten direnean erasotzaileen aurkako" greba orokorrak egin behar dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen esanetan, greba orokorra deitzea lan erreformaren aurrean dagoen "aukera bakarra" da. Espainiako Gobernuak onartu nahi duen lan erreformari buruz, transiziotik egon den "txarrena" izan dela nabarmendu dute.

Sindikatu abertzaleetako ordezkariek agerraldi egin dute gaur arratsaldean. Adolfo Muñozen esanetan (ELA), "erasoak izaten direnean erasotzaileen aurkako" greba orokorrak egin behar dira. Zentzu honetan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea aipatu egin dute.

Azaldu dutenez, lan erreformak kaleratzea erraztu egingo du, eta negoziazio kolektiboari egingo dio.

Muñoz-en ustez, Espainiako Gobernuak aurrera eramango duen lan erreforma "oso larria" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea