Ekonomia -
Azaroaren 16an
Donostian antolatuko dute aurten 'Basque Industry 4.0' kongresua
Kursaal Jauregian izango da laugarren iraultza industrialaren inguruko hitzordua.
Agentziak | Erredakzioa
"Basque Country 4.0" kongresua Donostian antolatuko dute aurten, Kursaal Jauregian, azaroaren 16an. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailak, SPRI erakundearen bidez, antolatutako hitzordua da. Batetik, zenbait enpresa, kluster, zentro teknologiko eta unibertsitatek parte hartuko dute, laugarren iraultza industrialari buruz eztabaidatzeko. Bestetik, informazioaren teknologia berriak ekoizpen-prozesuetan ezartzea bultzatuko dute.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak hitzaldia emango du, EAEn 4.0 industria arloko estrategietan lortutako emaitzak eta ekimenak azaltzeko.
Bestalde, Günter Beitinger ere Donostian izango da, Siemens etxeko Digital Factory Division enpresako presidenteordea. Multinazional alemaniarrak ekoizpen digitalean duen esperientzia azalduko du.
Berebat, "Basque Industry 4.0" ekimenak euskal industriaren estrategiari buruzko eztabaida jorratuko dutela iragarri dute antolatzaileek. Horretarako, esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta adituen ikuspegiak plazaratuko dituzte.