Ekonomia -

langile bat hil da Gasteizen

24 orduko greba deitu dute Michelinen, langile bat hil izana salatzeko

Michelin eta Ferroser konpainietako enpresa batzordeek deitu dute lanuztea, ostiral honetarako.

Gasteizko Michelinen izandako beste lan istripu bat salatzeko abuztuan egindako elkarretaratzea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelin eta Ferroser enpresetako sindikatuek 24 orduko lanuztea deitu dute ostiral honetarako, aipatutako lehen konpainian langile bat hil izana salatzeko.

Biktima 40 urteko J.R.V. zen, eta Michelinen egiten zuen lan, baina Ferroseren azpikontratatuta.

Greba ostiral honetako 07:00etan hasiko da, eta larunbateko ordu berberean amaitu.

Gainera, ostiralean, 08:00etan, elkarretaratzea egingo dute Michelinen sarreran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba EAE Multinazionalak Lana albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea