Ekonomia -

Ibilgailuen azterketa teknikoa

Amaitu da Irungo eta Urnietako IAT zerbitzuetako greba

Ibilgailuen azterketa tekniko zerbitzuen langileen Batzordeak aurreakordio bat sinatu du eta sei hilabetez itxita egon diren lantegiak berriro ere zabaldu egingo dira gaur, ostirala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo eta Urnietako (Gipuzkoa) ibilgailuen azterketa teknikoko (IAT) zerbitzuetako greba amaitu da. Abendutik greban zeuden IAT zerbitzuak baina langileen batzordeak TV Rheinland eta Empresa Batzordeak lortutako aurreakordioa sinatu ostean, bi zentroak gaur ostirala zabalduko dituzte euren ateak.

TV Rheinlandek agiri baten bidez adierazi duenez, atzo Donostian lortutako aurreakordioak 2010 eta 2011 urteetarako hitzarmena zehazten duenaren arabera, Irun eta Urnietako langileen soldatak parekatu eta atzerapenak ordainduko dira, besteak beste.

TV Rheinlandek adierazi duenez, "zerbitzuak ahalik eta lasterren bere onera ekartzen" saiatuko da eta orain arte sortu diren arazoak deitoratu ditu.

Bestalde, "gatazka luzea" amaitu delako "oso pozik" agertu da Ketxus San Emeterio enpresa-batzordeko presidentea, eta herritarrei "barkamena" eskatu die, greba beraiek pairatu dutelako. Langileentzat "borrokak merezi izan" duela nabarmendu du San Emeteriok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea