Ekonomia -

Kongresua

Lan erreformaren bozketan abstentzioa emango duela iradoki du PPk

Ramon Aguirre diputatuak esan du neurrian "aurrerapausoak" daudela eta "printzipioz, abstentzioa" emango dutela. Hala ere, alderdiaren zuzendaritzak ez du erabakia baieztatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Aguirre PPren diputatuak uste du bere alderdiak abstentzioa emango duela datorren asteartean Kongresuan lan erreformari buruz egingo duten eztabaidan, izan ere, neurria "aurrerapauso bat" dela iritzi dio. "Nik uste dut, printzipioz behintzat, abstentzioa emango dugula", zehaztu du.

Hala ere, PPren zuzendaritzako iturriek gero esan dute oraindik ez dela ziurra Popularren Taldeak zein boto emango duen. Ministroen Kontseiluak onartu duen proposamena zehatz mehatz aztertu behar omen dute.

RNEri emandako elkarrizketa batean Aguirrek adierazi duenez, PPk ez du Kongresuan gaiari buruz eztabaidatzea "oztopatuko", zeren "hobekuntzak" egiteko aukera izango baitute bertan, Gobernuak onartutako testuan gaiak "falta" direla uste dute eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea