Ekonomia -

Ekainaren 29an

ELA: 'Mugimendu sindikalak bere zilegitasuna jokoan du greban'

"Trantsiziotik gogorrena" den lan erreformaren aurka bozka ematea eskatu die Muñozek alderdiei. Hitzordua Kongresuan izango da hurrengo asteartean, ekainaren 22an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 29ko greba "arrakastatsua" izatearen garrantzia azpimarratu du Adolfo Muñoz&' || 'nbsp; ELAko idazkari nagusiak, "''mugimendu sindikalak bere zilegitasuna jokoan" duelako.

ELAren ustez, erreforma hori da "trantsiziotik gogorrena". Langileak kaleratzeko neurriaren inguruan, "kaleratze objektibotik subjektibora igaroko garela" zehaztu du Muñozek, hau da, "nahi dudalako kalera zoaz: ez zaidalako zure gona gustatzen, ez zaidalako jarri duzun belarritakoa gustatzen, ilea gaizki moztu dizutelako..."

Zentzu horretan, enpresariek merkeago kaleratzeko "finantzazio publikoa" eta "guk gure kaleratzea ordaintzen laguntzeko" iragarritako norbanakoaren kapitalizazio-funtsa salatu ditu.

Aurkako bozka eskatu die alderdiei

Gobernuak onartutako lan erreformaren aurkako bozka ematea eskatu ematea eskatu die Muñozek alderdiei. Hitzordua Kongresuan izango da hurrengo asteartean, ekainaren 22an.

Kongresuan ordezkaritza duen alderdi nazionalista bakarra, EAJ, aipatu ez duen arren, Muñozek argi utzi du "22an Kongresuan aurkako bozka egiten ez duenak, euskal langileen aurkako erabaki bat hartuko" duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea