Ekonomia -

Gasa garestiago

Butano bonbonak % 4,7 gehiago balioko du bihartik aurrera

Butano bonbona bakoitzak 12,28 euro balioko du, eta urtarrileko hirugarren asteartera arte ez dute prezioa berrikusiko.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Butano bonbona % 4,7 garestituko da bihartik aurrera, eta bonbonak 12,28 euro balioko du. Sektoreko iturriek azaldu dutenez, prezioak bigarrenez jarraian egin du gora.

Igoera hori handiagoa litzateke –12,86 euro balioko luke–, berrikusketa automatikoa egiteko sistemak superabita izan ez balu; izan ere, garestitzearen eragina arintzeko baliatu dute.

Irailean egindako berrikusketan, % 4 igo zen butano bonbonaren prezioa; aitzitik, uztailean, maiatzean eta martxoan % 5 jaitsi zen. Urte hasieran, urtarrilean, % 3 garestitu zen.

Edozein kasutan, 2015eko martxoko preziotik urrun dago, orduan 17,5 euro balio baitzuen butano bonbonak.

Estatu espainiarreko 8 milioi etxebizitzatan erabiltzen da butanoa, eta bonbonaren prezioa lehengaiaren nazioarteko kotizazioaren, produktua merkaturatzeko kostuen eta kanbio-tasaren arabera eguneratzen da.

Igoera horrek gehien erabiltzen diren butano bonbona arruntei eragingo die, hau da, 8 eta 20 kilo arteko karga eta 9 kilotik gorako tara duten bonbonei.

Prezio hori urtarrileko hirugarren asteartera arte egongo da indarrean, orduan berrikusiko baita prezioa, nazioarteko kotizazioak kontuan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa