Ekonomia -
Lan-istripua Nafarroan
Gazte bat larri zauritu da etxebizitzen eraikuntzan, Ripagainan
Bi edo hiru metroko altuera batetik erori da eta buruan kolpe handia jaso du. Langileak 27 urte ditu.
Erredakzioa
27 urteko gizon bat larri zauritu da arratsaldean, lan-istripu bat izan ostean. Istripua etxebizitzen eraikuntzan izan du, Ripagainako urbanizazio batean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Bi edo hiru metroko altuera batetik erori da eta buruan kolpe handia jaso du. Nafarroako larrialdi zerbitzuek gertakariaren berri izan ostean, anbulantzia bat bertaratu da eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman du.
Foruzaingoak Belosoko (ezbeharreko tokitik gertu) patruila bat bertaratu du. Argiketa talde bat ere bertaratu da istripuaren arrazoiak ikertzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea