Ekonomia -
Sustapen Ministerioa
Errauts-hodeiak kaltetutako konpainiek ez dute kalte-ordainik jasoko
Espainiako hegazkin-konpainien arabera, Islandiako sumendiaren errauts-hodeiak eragin zizkien galerak 42 milioi eurotakoak izan ziren.
Erredakzioa
Jose Blanco Sustapen ministroak esan duenez, Espainiako Gobernuak ez du aurrikusi Islandiako sumendiak aire-konpainietan eragin zituen kalteak ordaintzea.
Gainera, gai hori datorren ostegunean egingo duten Europako Garraio Ministroen Kontseilua eztabaidatuko ez dutela nabarmendu du.
Islandiako sumendiak Europa osoa eragin zituela arazoak ekarri du gogora eta Espainia kaltetuetako bat izan arren, onurak ere izan zituela adierazi du; izan ere, Espainia Europan sartzeko herrialdea da askorentzat eta hainbat bidaiarik garraio-bide alternatiboak erabili zituzten eta hoteletako okupazioak ere gora egin zuen.
Espainiako hegazkin-konpainien arabera, Islandiako sumendiaren errauts-hodeiak eragin zizkien galerak 42 milioi eurotakoak izan ziren.