Ekonomia -
Talgo-Renfe megakontratua
Talgok Rivabellosan duen fabrikan lanpostu berriak sortuko dira
Arabako lantegian Avril deitutako trenaren bagoiak egingo dituzte; ekoizpena urtebete eta bi hilabete barru abiaraziko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Talgok Rivabellosan duen fabrikan lanpostu berriak sortuko dituzte, Renferekin kontratu handi bat sinatuta. Talgok abiadura handiko 30 tren egingo ditu Renferentzat, eta horien mantenuaz arduratuko da ondoren.
Tren guzti horien ekoizpenak urtero 1.000 lanpostu (zuzenak eta zeharkakoak) sortzea ekarriko du datozen bost urteotan; eta beste 100 (zuzenak eta zeharkakoak) sortuko dituzte tren horien mantentze-lana 30-40 urtetan egiteko.
Konpainiaren arabera, Talgon sortzen den lanpostu berri bakoitzeko beste bost sortzen dira zeharka. Alabaina, oraindik ezin izan dute esan zehazki zenbat lanpostu sortuko diren Rivabellosako lantegian eta zenbat Las Matasen (Madril).
Arabako fabrikan Avril deitutako trenaren bagoiak egingo dituzte; eta Madrilekoan, bagoi traktoreak. Urtebete eta bi hilabete barru hasiko dira trenak ekoizten.