Ekonomia -
Doitasun-plana
Azkunak bere soldata murriztu du eta udal lanpostuak izoztu ditu
Udal Gobernuak Eraginkortasun eta Doitasun Batzordea sortuko du eta horren helburua neurrien programa aztertzea, koordinatzea eta horien jarraipena egitea izango da.
Erredakzioa
Bilboko Udal Gobernuak doitasun-plana aurkeztu du Osoko Bilkuran onartua izan dadin. Izan ere, ekainetik aurrera Udaleko funtzionarioen soldatetan murrizketa egingo du eta neurri horren baitan dago alkatearen soldata % 8, alkateordearena % 7 eta zinegotziena % 6 jaistea. Gainera, udal lanpostu berriak izoztuak izango dira, 30 udaltzaingo berrien deialdia eta martxan dagoen LEP ezik.
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak adierazi du 2008tik gaur egunera arte "gastuak murrizteko esfortzu handia egin" dutela. Horrela, adierazi duenaren arabera, 2008ko aurrekontuko 543.000.000 euroetatik, oraingoan 43 milioi euro gutxiago sartu dituztela.
Gainera, gastuak murriztearen aldeko udal Gobernuaren apustua goraipatu du eta eguneroko gastuen beherakada ere "garrantzitsua" izan dela adierazi du", izan ere, 2008tik 180 milioi eurotik 1680ra jaitsi dute.
Horrez gain, Bilboko Udaleko Eraginkortasun eta Doitasun Batzordea deituko da Gobernu Batzordeak eratuko duen organo berria, zerbitzuak ematerakoan eraginkorragoak izateko aukera ematen duten neurrien programa aztertzeko, egiteko, koordinatzeko eta horien jarraipena egiteko helburuarekin, aldi berean, udal-finantza propioen iraunkortasuna bermatuaz.