Ekonomia -

Bideragarritasun plana

Ingemar enpresako batzordea eta zuzendaritza akordio batera heldu dira

51 langile matenduko dituzte enpresan. Gainera, enpresako akziodunen batzarrak kapitala zabalduko du, eta erakundeen inplikazioa aurreikusi dute proiektuan.

Artxiboko irudia. EiTB
Artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usurbilgo (Gipuzkoa) Ingemarreko enpresa batzordea akordio batera iritsi da zuzendaritzarekin, itxiera ekiditeko, 51 langile mantenduz, bideragarritasun plana martxan jarrita. Gainera, enpresako akziodunen batzarrak kapitala zabalduko du, eta erakundeen inplikazioa aurreikusi dute proiektuan.

Donostian eman duten prentsaurrekoan, batzordean ELAko arduradunak (sindikatuko lau ordezkari eta LABeko bat) poztu egin dira, ekainaren 6tik azaroaren 18ra egindako grebaren ostean.

Horren harira, Ingemarrek Usurbilen jarraituko duela nabarmendu dute, “egungo langileen borrokari eta sendotasunari esker”. Haien ustez, “enpresa lekuz aldatzeko saiakeren aurrean, batasuna, borroka eta konbentzimendua giltzarria dira enpresako erabakiak aldatzeko eta geure industriaren egitura mantentzeko garaian”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea