Ekonomia -

INEren inkesta

EAEko langileak, gehien kobratzen dutenak

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, euskal langileek 25.547 euroko soldata dute batez beste. Espainiaren batez bestea 21.883 eurokoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langileek dute Estatuko batez besteko soldata handiena, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, 25.547 euro kobratzen dituzte.

Ikerketaren arabera (2008ko datuekin eginda dago), Espainian 21.883 eurokoa da batez besteko soldata. Gizonezkoen kasuan 24.203 eurokoa da, eta emakumezkoenean 18.910ekoa. Hau da, emakumeek gizonek baino % 78 gutxiago irabazten dute.

Espainiako batez besteko soldata txikienak Extremaduran (18.264), Kanarietan (18.466) eta Murtzian (18.911) daude.

Beren aldetik, Nafarroako langileek 23.342 euroko soldata dute batez beste. Horrenbestez, Estatuko batez bestearen gainean daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea