Ekonomia -
Pentsio erreforma
Urteko martxarik jendetsuena Frantzian, pentsioen erreformaren kontra
Gobernuak aurkeztu duen erreforma jarraituz, erretiroa hartzeko adina 60 urtetatik 62ra arte atzeratuko liteke, mailaz maila 2011tik 2018 urtera bitartean.
Erredakzioa
Bi milioi lagun inguru, sindikatuen arabera, eta ia 800.000 pertsona inguru Poliziaren ustez, manifestatu dira Frantziako kaleetan zehar, pentsioen erreformaren aurkako laugarren greba egunean. Erreforma horrekin, erretiroa hartzeko adina 60 urtetatik 62ra arte atzeratuko liteke.
Gobernuaren arabera, 797.000 lagun izan dira martxan. Eric Woerth Lan ministroaren hitzetan, mobilizazioa "nahiko gogorra" izan da, baina "2003koa baino pixka bat ahulagoa". Urte horretan egin zen, hain zuzen ere, pentsio sistemaren azken erreforma.
Bere aldetik, Bernard Thibault CGT sindikatu garrantzitsuenaren buruak adierazi duenez, 1.920.000 lagun bildu dira herrialde osoan antolatu diren manifestazioetan.
Gobernuak aurkeztu duen erreforma jarraituz, erretiroa hartzeko adina 60 urtetatik 62ra arte atzeratuko liteke, mailaz maila 2011tik 2018 urtera bitartean.
Garraio zerbitzuak
SNCF tren konpainian grebak izandako goizeko jarraipenari dagokionez, % 39,8koa zen enpresaren arabera eta % 46koa sindikatuaren datuen arabera.
Grebaren ondorioz, atzoko 20:00etatik biharko 08:00etara tren zerbitzuaren erdia eskainiko zuela ohartarazi zien SNCFk bidaiariei.Aire-kontrolatzaileen grebak, halaber, hiriburuko aireportuetako hegaldien % 15a bertan behera utzi ditu.
65 hirietako garraioari ere eragin dio gaur goizean grebak. Lillen, Bordelen edo Clermont Ferranden jarraipena zabala izan den bitartean, Parisen, gutxienez bi metroetako bat eta autobus asko zebiltzan.
Hezkuntza Ministerioaren arabera, lehen hezkuntzako irakasleen % 31,9 eta bigarren hezkuntzakoen % 10,3 lanuztearekin bat egin dute. SNU-FSU irakasleen sindikatu garrantzitsuenaren arabera, aldiz, % 52,5koa izan da lehen hezkuntzakoen parte hartzea