Ekonomia -
"Ez da benetako erreforma"
Lan erreforma eraginkortasunik gabeko adabaki sorta da, Rajoyren ustez
Gainera, etengabeko prestakuntza "langileen betako eskubide" bezala hartzea defendatu du eta langile eta enpresaburuen arteko negoziaketak enpresa esparruan egitearen alde agertu da.
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPren presidenteak esan duenez, Gobernuak onartu duen lan erreforma ez da "benetako erreforma, eraginkortasunik gabeko adabaki sorta bat" baizik.
Formu Europan egindako agerraldian Rajoyk esan du duela 30 urte enpresaren goitik zegoen mailan ematen zen negoziazio kolektiboak gaur egun ez daukala zentsurik, enpresak "neurri bakarreko" politika laborala egitera behartzen baitu eta langileek lanpostua galtzeko aukera gehiago baitute.
Hori dela eta, enpresaburu eta langileen arteko negoziaketak enpresa-esparruan egiteko apustua egin du enpresaren "barnean bakarrik ezagutzen delako konpetentziaren, berrikuntzaren eta organizazioaren egoera", eta horri esker lan esparrua enpresaren egoera zehatzera egokitu ahal da.
Lanbide-Heziketari dagokionez, PPren liderrak etengabeko prestakuntzaren alde egin du "langileen benetako eskubide" bezala. Halaber, Gizarte Segurantzaren zenbakiari lotutako prestakuntza kontu bat egitea proposatu du, horri esker, langile bakoitzak jasotako prestakuntza ezagutu ahal izateko.
Kontratuen iraungitzeari aplikatu ahal zaion erregulazio argia eta sinplea beharrezkoa dela uste du Rajoyk, orain mota horretako erregulazio faltarekin lan egonkorra sortzea oztopatzen da eta auziak eragiten ditu eta horrek ere kalitatezko lana sortzearen kontra egiten du.