Ekonomia -

Auzia, sekretupean

Sprilurreko zuzendari ohia atxilotuta, espioitza industriala egotzita

Ertzaintzak goizean baieztatu du Anton Zubiaurre atxilotuta dagoela. Sprilur euskal enpresa publikoa da eta lur-zorua eta industria-eraikuntzak sustatzen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Antton Zubiaurre Sprilur euskal erakunde publikoaren zuzendari ohia atxilotu du, ustezko espioitza industriala leporatuta, adierazi dute iturri polizialek.

Sprilur lurraren eta industria eraikuntzen promoziora zuzendutako elkarte publikoa da. Zubiaurre elkartearen zuzendaria izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zen bitartean. Horren aurretik, Mendaroko (Gipuzkoa) alkatea izan zen.

Ertzaintzak gaur eman du atxiloketaren berri eta sumarioa sekretupean dago.

Iturri polizialek&' || 'nbsp; adierazi dutenez, ustez, Zubiaurre beste pertsona baten posta elektronikoan sartzen zen informazio garrantzitsua lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea