Ekonomia -
Eragiketa
Sabadell eta Guipuzcoano banketxeek bat-egitea adostu dute
Fusioaren ostean, 94.000 milioi izango dituen entitatea osatuko dute. Guipuzcoanok bere markari eta egiturari eutsiko dio eta bere egoitza, orain arte bezala, Donostian izango du.
Erredakzioa
Guipuzcoano banketxeak onartu du Sabadellek egin dion akzioen % 100 erosteko eskaintza publikoa, Kataluniako entitateak Balore Merkatuaren Batzorde Nazioanalari jakinarazi dionez.
Hori horrela, biek ala biek akzioen eta bonu bihurgarrien truke bidezko fusioa onartu dute.
Sabadellen bost titulu eta eta 3 urteko mugaeguna duten bost bonu bihurgarri eskainiko zaizkie Guipuzcoanoko akziodunei beraien zortzi akzioen truke.
Espainiako laugarren finantza-entitatea
Fusioaren ostean, 94.000 milioi izango dituen Espainiako laugarren entitatea osatuko dute banketxe biek.
Banco Guipuzcoanok bere markari eta egiturari eutsiko dio eta bere egoitza, orain arte bezala, Donostian izango du.
Sabadellek, bere aldetik, bere taldearen marka multzoa (SabadellAtlantico, Herrero bankua, Solbank, Activobank y Urquijo bankua) handituko du.