Ekonomia -
Ekainaren 29ko greba
ELA: "2009ko M-21eko greba baino jarraipen handiagoa izango du"
Bestalde, LAB sindikatuak greban parte hartzeko deia egin die langileei eta herritarrei.
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ''Txiki'', idazkari nagusiak eta Mikel Noval, arlo sozialeko buruak egoera ekonomikoaren azterketaren ale berria aurkeztu dute gaur Donostian. Ildo horretan, datorren ekainaren 29ko grebak iazko maiatzaren 21ekoa baino jarraipen handiagoa izango duela esan dute. ELAk salatu duenez, krisia eragin ez zutenak ari dira krisiaordaintzen, eta botere politikoa botere ekonomiko eta finantzieroarenmenpe jarri da.
Idazkari nagusiak adierazi du egoerak ez duela onera egin eta lan erreformak ez duela langabezia murrizteko balio izango. Enpresariek langileak merkeago eta errazago botako dituztela, azpimarratu du eta ekainaren 29rako grebarako deia luzatu du.
ELAk dio azken bi urteetan 87.500 enplegu suntsitu direla Hego Euskal Herrian; INEMen izena emanda daudenen heren batek ez duela ezer kobratzen; gazteen heren bat langabezian dagoela; eta kontratuen ia % 92 behein behinekoak direla. Beste muturrean: IBEX 35eko enpresen irabaziak ia % 20 igo dira aurtengo lehen hiru hilabeteetan, ELAren datuen arabehera.
"Inposatutako" neurrien aurka
Bestalde, Arantxa Sarasola LAB sindikatuko zerbitzu publikoen Federazioaren Arduradun nazionalak greban parte hartzeko deia egin die langileei. Ildo horretan, “langileen kontra hartutako neurriak bertan behera uzteko” eskatu du.