Ekonomia -
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Kamioientzako bidesari sistema berria, Gipuzkoan, N-1ean eta A-15ean
Lurralde horretakoak ez diren kamioilariek ibilbide guztia ordaindu beharko dute; garraiolari gipuzkoarrek, berriz, euro bat baino gutxiagoko kanona ordainduko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako Batzar Nagusiek kamioientzako bidesari sistema berria onartu dute, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin eta EH Bildu eta Podemosen abstentzioarekin. Sistema berria N-1ean eta A-15ean ezarriko dute, 2018tik aurrera.
Aintzane Oiarbide Bideko Azpiegitura foru diputatuak esan du N-1 errepidea Europarako bidea dela eta erabiltzaile gehienak garraiolariak eta atzerritarrak direla.
“Egunero 12.000 kamioi igarotzen dira N-1etik eta % 60 baino gehiago ez dira Gipuzkoak; beraz, bide hori zaintzeko eta hobetzeko lanak gipuzkoarrek soilik ordaintzea ez da bidezkoa”, adierazi du.
Sistema berriarekin, Lurralde horretakoak ez diren kamioilariek ibilbide guztia ordaindu beharko dute; garraiolari gipuzkoarrek, berriz, euro bat baino gutxiagoko kanona ordainduko dute tokiko joan-etorrietan.
Oiarbideren esanetan, “sistema berria ezartzean hiru milioi euro aurreztuko ditugu N-1 errepidearen mantentze-lanetan eta diru hori gizarte politiketara eta ekonomia suspertzera bideratu ahal izango da”.