Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Bizkaiko Aldundiaren zerga-bilketa 'ona' izaten ari da
Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak zehaztu du martxoa arte % 6 hazi dela, eta beraz, aurreikuspenak "bete" egingo dituztela.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ziurtatu du Foru Aldundiaren zerga-bilketa "ona" izaten ari dela. Zehaztu duenez, maiatza arte iaz baino % 6 handiagoa izan da.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Bilbaok adierazi du "gelditu" egin direla zerga-bilketan jazotako "jaitsierak", "aspaldi jo baitzuten hondoa Bizkaiak eta Euskadik".
Hori horrela, aurreikuspenak "bete" egingo dituztela uste duela gaineratu du.
Bere hitzetan, datuek erakusten dute ez zela beharrezkoa Bizkaiko langile publikoei soldata jaistea, eta horiek "izoztea" nahikoa zela. Dena dela, neurria ezartzera "behartuta" zeudela gogorarazi du.
EA eta ezker abertzalea
Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi du ezker abertzaleak "ederra sartu" diola Eusko Alkartasunari (EA).
"[Sinatutako akordioan] ez dute ETA aipatu, herrialde honen arazoa bada ere, eta ETAri desagertzea eskatzeko ausardia falta da. Betikoa da", nabarmendu du.
Bere iritziz, baliteke "hauteskunde emaitza txarrek behartuta", "ordezkaritza politikoa galdu dutelako" edo haren proiektu politikoa "agortu" delako sinatu izana akordioa EAk.