Ekonomia -
Bigarren eguna
Madrileko metroko erabateko grebak hiria gelditu du
Erkidegoko Gobernuak zerbitzu minimoak betetzen ez dituzten Metro Madrileko langileei espedientea irekitzea agindu du.
Erredakzioa
Lehenago atera dira etxetik gaur Madrileko herritarrak metroko langileek egin behar zuten erabateko greba aurrikusita. Horrela, irteera ordua aurreratu egin da eta zazpiak aldera izan da jende gehien kaleratu den unea, horrela adierazi du hiriko Trafikoko Informazio Bulegoak adierazi duena.
Auto-ilara luzeak sortu dira M-30 eta M-40 errepideetan eta hiriaren inguruko autobide eta sarreretan.
Horrez gain, autobusak jendez gainezka izan dira eta beste bidaiari batzuek, bigarren greba egunean itxita zegoela ikustean, oinez joatea edo taxi bat hartzea erabaki dute.
Madrileko metroko arduradunek adierazi dute geltokiak grebak eragin duen egoerari buruz informatzeko irekita daudela eta zerbitzu minimoak bete ez direnez ezingo dutela tren zerbitzurik eskaini, piketeek ez baitiete trenei ateratzen utzi.
Greba "espero genuen bezala gertatzen ari da", adierazi du Ignacio Arribas Metroko CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak. Bart gauean, Metroko langileek "ia erabateko" adostasunarekin bozkatu zuten % 50eko zerbitzu minimoak ez errespetatzea.
Autonomi Erkidegoko Gobernuak defizita txikitzeko egin dituen soldaten murrizketa salatzeko 7.500 langile deitu zituzten sindikatuek.
Jose Igancio Echeverria Garraio kontseilariak, bestalde, zerbitzu minimoak betetzen ez dituen Metro Madrileko langileri espedientea irekitzea agindu du.