Ekonomia -
Lan-gatazka
Aurreikusitako langile guztiak kaleratuko dituela iragarri du TRWk
Apirilaren 29an 101 langile kaleratu zituzten, eta gainerako 22ak orain kaleratuko ditu enpresak.
Agentziak | Erredakzioa
Zuzendaritzak 123 langile kaleratzeko onartutako lan-erregulazioko espedientea beteko duela iragarri dio ostegun honetan ZF-TRWko enpresa batzordeari. Apirilaren 29an 101 langile kaleratu zituzten, eta gainerako 22ak urte amaieran kaleratzeko asmoa du enpresak.
“Abenduan 87 kontratu sinatu bazituen ere, TRWko zuzendaritzak ostegun honetan jakinarazi digu lan-espedientea beteko duela eta 123 langile kaleratuko dituela guztira”, kritikatu du lan batzordeak ohar batean.
Enpresa batzordearen esanetan, ZF multinazionaletik irteteko prest dauden boluntario ugari daude. Ondorioz, lan-espedientea aurrera eramateko bat, bi edo hiru langile kaleratzea guztiz irrigarria dela esan du.
Horren aurrean, enpresa batzordeak lan-espedientea baliogabetzea eskatuko dio zuzendaritza berriari, langileen etorkizuna argitzeko eta bien arteko harremanak sendotzeko.