Ekonomia -

Araba

Rojoren Vital Kutxako presidente izendapena baliogabetu dute

Probintzia Auzitegiak eman du ezagutzera erabakia. Rojo izendatu zutenean PPk Caja Vitaleko erabaki organoen buruzagitzan 16 urte jarraian zeramatzala salatu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Probintzia Auzitegiak Caja Vitaleko Batzorde Orokorrak erabakitako akordioa ukatu egin du. Adostasun horren arabera, Gregorio Rojo Administrazio Kontseiluko batzordekide izendatu zuten, ondoren bankuko presidente aukeratu ostean.

Caja Vitalek epaiaren berri eman du PPk Rojoren berrautatzearen kontrako salaketa egin zuen eta Gasteizko lehen instantziako Auzitegiak partzialki estimatu zuenez, Caja Vitalek errekurtsoa aurkeztu zuen. Probintzia Auzitegiak horren inguruan epaiaren berri eman du.

PPren ustez, Rojo presidentziatik kendu behar dute Caja Vitaleko erabaki organoen buruzagitzan 16 urte jarraian baitaramatza. Legeak 12 urteko muga ezartzen du. Auzitegiaren arabera, Rojok "berrautaketa aukera 2004an agortu zuen".

Batzorde Orokorrak 2008ko martxoaren 30ean adostutako akordioaren arabera, Administrazio Kontseiluko batzordekide bezala Gregorio Rojo, Alfredo Bruno eta Alfredo de Miguel izendatu zituen.

De Miguel berak Caja Vitaleko bigarren presidenteorde kargutik dimititu zuen, Gasteizko Epaitegiak ikertzen duen ustezko hirigintza ustelkeria sare batean murgildu baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea