Ekonomia -

Zientzia eta berrikuntza

150 milioi bideratuko dituzte Euskadin I+G+B proiektuak sustatzeko

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hiru hitzarmen gehiago sinatu dituzte energia alorreko poriektuetan lankidetzan aritzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Garmendia Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministroak jakinarazi duenez, Gobernuak 150 milioi euro bideratuko ditu Euskadin Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) proiektuak sustatzeko; horretarako datozen hiru urteetan kredituak emango dizkiete euskal enpresei.

Garmendiak Bilbon aurkeztu du Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuarekin batera, Espainiako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordioak I+G+B proiektuak sustatzeko.

Euskal Herriko teknologia-parkeetako azpiegitura zientifikoak eta teknikoak sustatzeko kredituak emango dituzte, Garmendiak azaldu duenez.

Alor horren barruan sartuko da Eibarko Tekniker teknologia-parkea handitzeko proiketua.

Era berean, errendimendu handiko hezkuntza zentroak, I+G zentroak eta berrikuntza guneak sortzeko kredituak eskainiko dituzte; azken horien artean, Garaia eta Goierri berrikuntza guneak aipatu ditu Garmendiak.

Kreditu horien hirugarren ardatza Euskadiko enpresa estrategikoei laguntza ematea izango da, ikerketa edo teknologia berrien garapena sustatzeko.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hiru hitzarmen gehiago sinatu dituzte energia alorreko poriektuetan lankidetzan aritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea