Ekonomia -

2017ko Aurrekontuak

EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko die Gasteizko aurrekontuei

Miren Larrionek azaldu duenez, Udal Gobernuak ez ditu 2016ko aurrekontuak bete eta horrek konfiantza galtzea ekarri du.

miren larrion

Larrion: 'Proiektu honetan diru gehiago dago, baina ideia gutxiago'

0:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk iragarri du osoko zuzenketa aurkeztuko diola Gasteizko Udalak 2017rako egin duen Aurrekontu proiektuari.

Miren Larrion bozeramaileak eta Antxo Belarkotu hautetsiak agerraldia egin dute EH Bilduren erabakiaren berri eman eta arrazoiak azaltzeko. Datorren urteko Aurrekontua ez negoziatzeko erabakia asanbladan hartu zutela gogoratu du, besteak beste, 2016ko ekitaldirako adostutako proiektua bete gabe geratu delako.

“2017rako Aurrekontuan diru gehiago dago, baino ideia gutxiago; gainera, aurtengo Aurrekontua ez da bete eta horrek konfiantza galtzea ekarri du”, adierazi du Larrionek.

Horrez gain, ukatu egin du EH Bildu koherentziarik gabe jarduten ari dela, Gasteizeko Aurrekontuen kontra eginda eta Arabako Aldundiarenak babestuta, bietan EAJk eta Alderdi Sozialistak gobernatzen dutenean.

Aldundia eta udaletxea “esparru erabat independenteetan” aritzen direla esan du eta, ondorioz, posible dela jarrera ezberdinak izatea batean eta bestean.

Ildo horretan, erantsi du ez dela ezinezkoa EH Bilduk Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak onartzea.

Urtaran, desengainatuta

EH Bilduren jarrera dela eta, Gasteizko Udal Gobernuak “desengainatuta” dagoela esan du.

“Etsigarria da EH Bilduren jokabidea, legealdirako proiektuak, aldaketarako proiektuak martxan jarri behar direnean”, adierazi du Udalak ohar baten bidez.

Osoko zuzenketaren iragarpena “aurretik pentsatutako estrategia” baten ondorio izan daitekeela erantsi du Udalak, “EH Bilduk astean daramatzalako negoziazioari uko egiten”.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak esan du ez duela EH Bilduren jarrera ulertzen, alde batetik, Arabako Diputazioaren Aurrekontuak babestu dituelako, eta, bestetik, Gasteizkoak errefusatuko dituelako, “bi erakundeak koordinatuta ari direnean”.

“Gasteizko alkateari kalte egiteko estrategia politiko baten ikuspegitik soilik uler daiteke hau guztia”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Ekonomia EH Bildu Araba Gasteiz Gaurko azken ordukoa EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak