Ekonomia -

Arriskua neurtzeko agentzia

Moody's Espainiako zorraren kalifikazioa zaintzen ari da

Kalifikazioa jaisteko erabakia datozen hiru hilabeteetan har dezake arriskua neurtzeko agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako zorraren kalifikazioa zaintzan jarri du gaur Moody''s arriskua neurtzeko agentziak. Kalifikazioa jaitsi dezake agentziak, izan ere, epe laburrera hazkunde ekonomikoak behera egin dezake eta Exekutiboak xede fiskalen erronkei egin beharko die aurre.

Moody''sen ''AAA'' ratinga du Espainiak egun, epe luzeko zorraren kaudimen kalifikaziorik onena. Espainiari maila hori mantendu dion agentzia bakarra da Moody''s, izan ere, Standard&' || 'amp;Poor''s eta Fitch agentziek kalifikazio jaitsi zioten apirilean eta maiatzean.

Gainera, epe ertainera finantza-kostuek izan ditzaketen eraginaren beldur da Moody''s eta horregatik Espainiako zorraren kalifikazioa aztertzea erabaki du.

Kalifikazioa bi mailatan jaisteko erabakia datozen hiru hilabeteetan har dezake arriskua neurtzeko agentziak, Moody''sek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Kredituen kostuek eta sendotze fiskalak Espainiako ekonomiaren hazkundeari eragingo diotela uste du agentziak, horrela BPGren hazkundea 2010ean eta 2014an % 1aren gainetik izatea espero du.

Gobernua

Bestalde, Espainiako ekonomiari buruzko kezkek "oinarririk ez" dutela demostratuko dio Gobernuak Moody''si datozen hilabeteetan, Soledad Nuñez Altxorreko zuzendari nagusiak esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea