Ekonomia -

BEZ zerga igo da

BEZ zergaren igoera nabaritu duzu? Eman zure iritzia

Tasa orokorra bi puntu handiagoa da, % 18ra igo da, eta horri esker, familia bakoitzari 300 bat euro garestituko dio bizimodua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera indarrean ezarri da BEZ zergaren igoera eta tasa orokorra, produktu eta zerbitzu guztietan aplikatu egiten dena, bi puntu handiagoa izango da, % 18ra igo da. BEZ murriztua, elikagaietan, bidaiari garraioan, ostalaritza zerbitzuetan eta ikuskizunetako sarreretan, besteak beste, puntu bat igoko da, % 8ra. BEZ oso murriztua berriz, lehen mailako elikagaietan, babes ofizialeko etxeetan, sendagaietan eta zenbait kultura-produktuetan aplikatzen dena, % 4ean mantenduko da.

Butano-botilaren prezioak urteko hirugarren igoera jasan du eta 12,45 euro izango da gehiegizko salneurria.Gas naturala ere BEZ zergaren igoeraren eragina jasan du eta % 8,1eko igoera ikusiko da fakturan.

BEZ zergaren igoera nabaritu duzu? Eman zure iritzia edo zuretzan igoera hau indarrean ezarri ondoren suposatuko duena kontatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea