Ekonomia -

E-29ko Greba Orokorra

ELA: 'Patxi Lopezek sindikalismoaz eta ekonomiaz ezer gutxi daki'

Greba deitu zuten sindikatuen ustez, protesta "arrakastasua" izan zen asteartekoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearteko greba deitu zuten sindikatuak "friboloak" ez direla eta sozialisten "erasoetatik defendatu egiten direla" erantzun dio gaur ELAk lehendakariari. Horrez gain, "sindikalismoaz eta ekonomiaz ezer gutxi" dakiela eta, "alderantziz, futbolaz jantziago dagoela nabarmendu" du Adolfo Muñozek (ELA).

Gaur, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariek astearteko greba orokorraren balantzea egin dute (CCOOek ere greba deitu zuen asteartean). Haien ustez, greba "arrakastatsua" izan zen asteartekoa. Izan ere, protestaren "jarraipen handia" azpimarratu dute, eta mobilizazioekin jarraitzeko asmoa aurreratu dute.

Agerraldian, Muñozek lehendakariaren "arinkeria" salatu du. Bere ustez, "egiten duen guztia antzerki hutsa da. Berak badaki ez duela ezer agintzen, egiten duen guztia antzerkia dela eta botere ekonomikoen esanetara dagoela".

Muñozen hitzetan Lopezek grebari buruz egin dituen adierazpenak "sindikalismoaz eta ekonomiaz ezer gutxi dakiela erakusten dute. Alderantziz, futbolaz jantziago dagoelako nabarmendu da".

Horrez gain, grebarekin langileria "indartuta" atera dela esan du ELAko buruak. "Datozen hilabeteak oso gogorrak izango dira, enpresariek gobernuen laguntza osoa izango baitute langileen eskubideen aurka jotzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea