Ekonomia -

Lan Ministerioa

Langabeziak behera egin du ekainean, hirugarren hilabetez jarraian

Guztira, 3.982.368 lagun daude langabezian Estatuan. Euskal autonomia erkidegoan, berriz, 126.365 pertsona izan dira langabezian; Nafarroan, 40.917.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia-tasak behera egin du hirugarren hilabetez jarraian eta ekainean maiatzean baino 83.834 langabe gutxiago izan ditu. Guztira, 3.982.368 langabe daude Estatuan (-%2,06).

Lan Ministerioak zabaldutako datuen arabera, urtebeteren buruan langabe kopurua 417.479 pertsonetan hazi da, %11,71 gehiago. Industria (15.402 langabe gutxiago), eraikuntza (21.253) eta zerbitzuen (48.268) sektoreetan egin du behera langabeziak. Maravillas Rojo Lan idazkari nagusiak begi onez hartu du jaitsiera eta nabarmendu du zifra hori azken bost urteotan izan den jaitsierarik handiena dela eta 1997. urtetik ekainean izan den daturik onena.

Euskal autonomia erkidegoan, 3.283 langabe gutxiago izan dira, maiatzeko datuekin alderatuta. Horrenbestez, langabe kopurua 126.365 pertsonakoa izan da ekainean, %2,53 gutxiago.

2009ko ekainarekin alderatuta, Euskadiko langabezia-tasa 10.267 lagunetan hazi da (%8,84).

Nafarroan, langabezia-tasaren beherakada %1,87koa izan da. Ekainean, 779 pertsona gutxiago izan dira langabezia eta langabeak 40.917 izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea