Ekonomia -
Lan-istripua
Gazte bat hil da zuhaitz bat gainera erorita Berriatuan
Ezbeharra basoan lanean ari zenean gertatu da. Pinu bat langile gaztearen gainean erori eta segituan hil da.
Erredakzioa
21 urteko gazte bat hil da gaur zuhaitz bat bere gainean erori ostean. Langile gaztea baso batean lanean ari zen Berriatuan (Bizkaia), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
13:15 aldera jazo da istripua pinu bat langilearen gainean erori denean. Ezbeharraren ondorioz gaztea berehala hil da.
Gertakaria Berriatuako Asterrika auzoan jazo da eta gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea