Ekonomia -

'City Car'

MCC hirian ibiltzeko aproposa den auto elektrikoa garatzen ari da

Autoak hiru metroko luzera du, ondorioz, maniobrak egiteko erraza da. Gainera, beste ibilgailuak baino altuagoa da eta 1,80 metrotik gorako lau lagun bidaiatzea ahalbidetzen du horrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''City Car'' auto elektrikoaren prototipoa aurkeztu du gaur MCC kooperatibak Mondragon Unibertsitatean. Ez da merkatuko lehen auto elektrikoa, baina zenbait abantaila ditu eta hirian ibiltzeko aproposa da. Gainera, beste batzuk baino garaiagoa da .

Ibilgailu elektrikoak hiru metroko luzera du eta, ondorioz, gidatzen erraza da. Era berean, garaia da eta 1,80 metrotik gorako lau lagunentzat aproposa. Horrez gain, bi maletategi ditu, bat aurrean eta beste bat atzean.

Ivan Gallego prototipo honen arkitektua da eta Ibai Ulazia mekanika alorreko arduraduna. Orain arteko auto elektrikoen aldean, honek erosotasunaz gain, segurtasuna du ardatz.

Prototipoa izanda ere, kalean ikusiko ditugun auto elektrikoak honelakoak izango dira 2015ean, barnean oraindik aldaketak egongo badira ere. Gainera, osagai guztiak Euskadin egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea