Ekonomia -

Auzitegi Konstituzionala

Kontzertu Ekonomikoa: Errioxako eta Gaztelako helegiteak, onartuta

Errioxako Parlamentua uste du euskal kontzertu ekonomikoaren 'blindatzea' Konstituzioaren kontrakoa dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxako Parlamentuak eta Gaztela Leongo Gobernuak Euskal Kontzertu Ekonomikoaren ''blindatzea''ren aurka jarri zuten helegiteak tramitatzea onartu du Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak.

Urrats honen ostean, helegiteak eta Errioxako Parlamentuak eta Gaztela Leongo Gobernuak aurkeztutako dokumentuak Kongresuaren eta Senatuaren esku utziko dituzte, baita Espainiako Gobernuaren esku ere, prozesu judizial honetan parte hartu nahi duten ala ez erabakitzeko eta 15 eguneko epean nahi dituzten alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Bestalde, Errioxako Parlamentuak eta Gobernuak bakoitzak bere aldetik aurkeztutako errekurtsoak, nahiz Gaztela eta Leongo gorteek eta Gobernu Kontseiluak aurkeztutakoak, batzeko aukera eman du Auzitegi Konstituzionalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea