Ekonomia -

Greba Legea

Corbacho: 'Ez da ona Greba Legea bero-beroan hartzea'

Lan ministroaren hitzetan, une honetan Gobernuak ez du Greba Legea garatzeko asmorik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ez da ona Greba Legea bero-beroan hartzea, baina etorkizunean egin beharko da", esan du Celestino Corbacho Lan ministroak Madrilgo Metroko gatazkaren harira.

Corbachoren hitzetan, Zapateroren Gobernuak ez du une honetan Greba Legea garatzeko asmorik, eta beraz, hobe dela itxarotea esan du. Joan den astean Madrilgo Metroko langileen lanuzteak sortutako arazoen ondoren egin ditu adierazpenok Corbachok Senatuan Gobernuari egindako kontrol sesioan.

Lan ministroak jakinarazi duenez, 1977ko Lege Dekretuak grebak arautzen ditu eta dekretu hori lege bidez garatu behar dela aitortu du. Dena den, horren garrantzi handia duen lege bat ez da ona momentuko berotasunean egitea.

Ildo horretan, Corbachok esan du greba eskubidea defendatzen duela, baina "gutxieneko zerbitzuak" errespetatuz, gainerako hiritarren eskubideak ere bermatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea