Ekonomia -

Datu aurreratua

% 3ra igo da KPIa, argindarraren garestitzeak eraginda

Azken sei urteetako tasarik altuenean kokatu da inflazioa.

Argindarraren garestitzeak zuzenean eragin du inflazioan. EiTB
Argindarraren garestitzeak zuzenean eragin du inflazioan. EiTB
Argindarraren garestitzeak zuzenean eragin du inflazioan. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 3an kokatu da 2017ko urtarrilean, azken sei urteetako tasarik altuenean, hain justu.

INE Estatuko Estatistika Institutuak datu aurreratua kaleratu du (otsailaren 15ean berretsi behar du indizea), urte arteko tasa % 3an kokatuta.

Argindarraren eta erregaien (gasolioa eta gasolina) garestitzeak eragin dute gorakada.

Datua baieztatuko balitz, urtarrileko hazkundea abenduko tasaren halako bi izango litzateke, eta 2011tik erregistratzen den altuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak KPI berriak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Elektrizitatea albisteak Gasolioaren prezioa