Ekonomia -
Bilera Bilbon
Osalan 'patronalaren zerbitzura' egoteagatik utzi duela esan du ELAk
Muñozek uste du erakunde horiek "estatuaren" ereduari erantzuten diotela eta horietako kide diren sindikatuak eta patronalak "finantzatzeko soilik" balio dutela.
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak sindikatuak Osalanetik ateratzeko erabakia babestu du "koherentzia erakustaldi bat" dela esanez.
Sindikatuko ordezkarien Bilboko bileran, mota honetako erakundeekiko gaitzespena agertu du Muñozek, bere ustez, erakunde horietako kide diren sindikatuak eta patronalak "finantzatzeko soilik baliagarriak" dira.
Hori dela eta, erakunde horiek "estatuaren" ereduari erantzuten diotela adierazi du ELAko buruak eta "patronalaren zerbitzura" daudela gaineratu du: "zaintzarik eta isunik gabe eta lege iruzurraren aurrean, administrazioak ez ikusia eginez".
Muñozek azpimarratu duenez, lan istripuak dituztenen % 72a behin-behineko langileak dira, % 26a azpikontratatuak, % 17a aldi bateko lanen enpresakoak, % 10 etorkinak.