Itxi

Ekonomia

Marka hautsi du 2016an

Arabako Errioxako ardoak 155 milioi euro irabazi ditu kanpoan salduta

Agentziak

2015ean baino bi milioi euro gehiago dira, eta 2011n lortutako 103 milioiak aise gainditu ditu.

1:09

Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak gaur jakitera eman duenez, Arabako Errioxako ardoek errekorra hautsi dute esportazioen diru-sarreretan, 2016an, 155 milioi euroko sarrerak ekarri baitituzte.

Orozek Uztaberri Egunaren hamahirugarren edizioan parte hartu du, Lapuebla de Labarkan, eta berak azaldutakoaren arabera, "2016a urte bikaina izan da Euskadiko ardoen esportazioei dagokienez".

Salmentek orain arteko marka hautsi dute, 2016ko azaroan ia 60 miloi litro eta 210 milioi euro baino gehiago ziren urtetik urtera saldutakoa, hau da, 2015eko abendutik 2016ko azarora bitartean saldutakoa.

Kopuru horiek esan nahi dute salmentek %3,3 gora egin dutela balioan eta %1,4 bolumenean, eta batez besteko prezioa %1,8 hazi dela, litroko prezioa 3,54 izateraino.

Jatorri Izendapena duten Arabako Errioxako ardoek duten garrantzia da prezioa hain altua izateko arrazoia. Izan ere, euskal ardoen esportazioek guztira eman dituzten diru sarreren %74 ardo horiena da.

Bere fakturazioa %1,8 handitu da, 155 milioi euroko kopururaino. Horrek esan nahi du 2 milioi baino gehiago hazi dela 2015eko aldi berberarekin alderatuta, eta 2011n lortutako 103 milioitik urrun daudela.

Esportatutako bolumena, berriz, %2 jaitsi da (ardo zuriaren esportazioen jaitsiera arina dela eta), litroko batez besteko prezioa ia 5,50 eurora igo bada ere.

Erresuma Batuak jarraitzen du izaten Arabako Errioxako ardoen erosle nagusia, saldutako ardoen %31 bolumenean eta %23 baino gehiago balioan Erresuma Batura saldu da eta.

Halere, gero eta herrialde gehiagotara saltzen dira eskualdeko ardoak, eta nabarmena da merkatu batzuetan eduki duten gorakada, hala nola Suitzan, Alemanian, Kanadan, Txinan edo Mexikon, besteak beste, horietako askotan batez bestekoa baino prezio askoz handiagoan salduz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena