Ekonomia -

Gorakada

Etxebizitza salmentak % 11,9 egin zuen gora maiatzean

Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera, etxebizitza salmenta gora egiten duen bosgarren hilabetea izan da maiatza. Datu hauek behera egin dute apirileko datuekin alderatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza salmentak % 11,9ko gorakada izan du Espainian, iazko hilabete berarekin alderatuz. 37.787 operazio egin ziren maiatzean eta bosgarren hilabetez gora egin du salmentak.

Gaur Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, bigarren eskuko etxeen salmentak % 15,3 egin du gora, iazko datuekin alderatuta. Etxe berriei dagokionez, gorakada % 8,8 izan da. Saldutako etxebizitzen % 50,5 berriak ziren (19.083) eta bigarren eskukoak, ordea, % 49,5 (18.704).

Den den, datu hauek behera egin dute joan den hilabeteko, apirileko, datuekin alderatuta. Izan ere, apirilean etxebizitza salmentak % 17,6 egin zuen gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea