Ekonomia -

Enpresak

Matricik bere historiako kontraturik handiena lortu du Volvorekin

Volvoren ibilgailuak ekoizteko beharrezkoak diren trokelak egingo ditu euskal kooperatibak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Matrici kooperatibaren lantegian izan da. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Matrici kooperatibaren lantegian izan da. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Matrici kooperatibaren lantegian izan da. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioko Matrici kooperatibak bere historiako kontraturik handiena sinatu du Volvo taldearekin.

Volvoren ibilgailu berri bat ekoizteko beharrezkoak diren piezak egiteko trokelak Matricik egingo ditu, Batz eta MB Tooling kooperatibekin eta Dover enpresarekin elkarlanean.

Iñigo Urkullu lehendakariak fabrikara egin duen bisita ofiziala baliatuz egin dute iragarpena. Arantxa Tapia Lehiakortasun Ekonomiko eta Azpiegitura sailburua eta Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburua ere bertan izan dira.

Oscar Perez Matriciko gerenteak esan du ezin duela kontratuari buruzko xehetasunik eman, konfidentzialtasun klausula dela eta. Alabaina, 40 milioi eurotik gorako kontratua dela azpimarratu du.

Lehendakariak adierazi du “ibilbide baten fruitua” eta “gauzak ondo egin izanaren ondorioa” dela aipatu kontratua. “Euskadi eta automobilgintza sektorea harro egoteko moduko proiektua da gaur aurkeztutakoa”, erantsi du.

Matrici kooperatiba 1964an sortu zuten. Automobil-industriarako piezak ekoizteko tresnak egiten dituzte. Egun, 600 langile inguru ditu, enpresa filialetako beharginak kontuan hartuta. Iaz 85 milioi euroko fakturazioa izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Lana albisteak Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Zamudio albisteak Enpresak