Ekonomia -
Tolosa-Hernialde
AHTren tarte berri baten lizitazio prozesua hasi du Jaurlaritzak
Gasteizko Exekutiboaren ahotan, AHTren obrek "lehentasun osoa" dute. Arabako eta Bizkaiko zatiek Gobernu zentralaren eskuduntza dute, baina "aurrikuspenak beteko" dituzte, Mendiak azaldu duenez.
Erredakzioa
Tolosa-Hernialde Abiadura Handiko Trenaren (AHT) tartea eraikitzeko lizitazio prozesua hastea adostu du gaur Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak. Egitasmoak 112.479.065 euroko aurrekontua izango du eta 31 hilabetetan egitea espero dute.
Ibilbideak 3.811 metroko luzera du eta zatirik handiena tuneletan doa (Aldaba Txiki, Auzo Txikia eta Montezkue), guztira 2.440 metro.
Ibilbidea beste 534 metro tunel faltsuan doa, Olarrainen eta Aranen.
Zubiak
Era berean, ibilbidean Salubita, Osaka, San Esteban eta Luzuriagako zubiak eraikiko dituzte, 570 metroko luzera guztira.
Aire zabalean 835 metro egiten ditu tarte berriak. Tolosa eta Hernialde udalerriak lotzen ditu ibilbideak.
Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, AHTren obrek "lehentasun osoa" dute. Arabako eta Bizkaiko zatiek Gobernu zentralaren eskuduntza dute, baina han ere "aurrikuspenak beteko" dituzte, Idoia Mendia Exekutiboko bozeramaileak azaldu duenez.