Ekonomia -

Aire-konpainia berria

Iberia eta British Airwaysen arteko fusioa onartu du Bruselak

Konpainia berriak 420 hegazkin dituen flota izango du, 100 herrialde baino gehiago hartuko ditu barne eta urtero 400 milioi euro baino gehiago aurreztea espero du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberia eta British Airways airelineen arteko fusioa onartu du gaur Europako Batzordeak. Europako hirugarren konpainia eta bosgarrena munduko inportanteen artean sortuko duen operazio honek konpetentzia arazorik sortuko ez dituela deritzo.

EBk operazioa aztertu ondoren, hiru gauza baieztatu ditu: bidaiariak Londres-Madril eta Londres-Bartzelona aire-bideetan bidaiatzeko alternatiba egokiak izaten jarraituko dutela, konpetentzia egokia izango duela eta mantenuan, konponketa eta berraztertzeetan ondorio adierazgarririk izango ez dituela

Konpainia berriak 420 hegazkin dituen flota izango du eta 100 herrialde baino gehiago hartuko ditu barne. Fusio honekin, 400 milioi euro baino gehiago urtero aurreztea espero dute bosgarren urtetik aurrera.

Bi airelineen arteko fusioa apirilean itxi zen, baina EBk ez zuen ekainak 10era arte berririk jaso.

Gaur ere Iberia, British Airways eta American Airlinesen arteko aliantza onartu da. Honekin, Ipar Atlantikoko aire-bideak elkarrekin egin nahi dituzte. EBko presidente ordea eta Konpetentziaren arduradunaren, Joaquin Almuniaren, arabera, "orain dela asko egin nahi zuten aliantza transatlantikoa martxan jartzea onartuko du" honek.

Gainera, Londres-New York aire-bidea urtero erabiltzen duten 2,5 milioi bidaiariak kaltetu gabe egingo da operazioa. Halaber, kooperazioari buruzko datuak EBari aurkeztuko dituela hitzeman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea